Errobi Kanta

ERROBI KANTA


Gure historia

ERROBI-KANTA Baionako San Andres parrokiako abesbatza mistotik dator eta garaian André BEHOTEGUYk zuzentzen zuen. Pasioz, abeslari batzuk lau boz bereko gizonezkoen abesbatza sortzea erabaki zuten. 1979an, Errenteriako Euskal Konpositoreen Artxiboen gunean hainbat bisita egin ondotik, Michel IPHARRAGUERRE eta André LALANNEk (taldearen sortzaileak) argitaratu gabeko hainbat euskal obra bildu zituzten, jadanik existitzen zen bakarkako gizonezkoen partituren errepertorioa osatzeko gisan. Orduan “Les Croisés de St André”-koek zituzten abeslariak aterbetzen eta elkarte bat sortu nahi izan zuten. Horregatik 1983an sortu zen “ERROBI-KANTA” Abesbatza.

1985ean, ERROBI-KANTA Baionan bere lokala xekatzen hasi zen. Elkarteak bere egoitza famatua Baionako Sokagileen karrikako 30ean atxeman zuen. Elkartearen gela izateaz gain, errepikak, lan bilerak edo momentu goxoak eta alaiak han egiten dira.

Badu zonbait urte orain André LALANNEk Abesbatza zuzentzeko kargua duela emanaldietan. Errepikak eremaiten ditu ere beti kalitatea bilatuz.

30 kide eta ikastunez osatua, “ERROBI-KANTA” Abesbatzak euskal kanta herrikoia eta a Capella iraunarazten du.

Gure formakuntzak

Taldeak hainbat formaziotan kanta dezake egoeraren eta eskaearen arabera:

✓ Abeslari guziak osatzen duen talde bat elizetan eman kontzertuentzat edo ekintza kulturalentzat

✓ 12 abeslariko talde bat mintegi pribatu, edo leku diskretuetan eman kantaldientzat

✓ 8 abeslariko talde bat, Oxote izenekoa. Koru formatu tradizionala da.

✓ 4 abeslariko formatu ttipi bat, entzule guttiko emanaldientzat.

ERROBI-KANTA abesbatzak, seminario edo kongresuetarat heldu diren entzuleei tokiko besta giroa transmititzea xedea du. Duen errepertorioari esker, Frantziako xoko guzietan gonbidatua da baita kanpoan ere.

Kantatzean hartzen duten plazerra bera har dezazuen entzutean desiratzen dizuegu.

Gure Kultura

Aspaldiko Baionako Erdi Aroko ubideen lekuaz blaitua,

ERROBI-KANTA abesbatza ahaleginak egiten ditu a Capela diren euskal tradizio herrikoien jatorrizko partidurak errespetatzeko. Horrez gain musika tresnekin eginiko kantu herrikoiak gehitzen ditu, Errobi eta Aturri tartean den giro alaitsua ongi agerian ezartzeko.

Beren Peña Baiona ttipian kokatua da, eta euskal kantagintzaren eskolarekin lotura egiteko tresna da. Hori guzia Baionan den besta kontsolagarrien ispirituan.

Laukotean, Oxotean edo koruko hogeita bost abeslariekin, aukera guziak onak dira kantu konfesionalen edo paganoen tradizioak iraunarazteko, baita munduan zehar emozio kulturaleko lurra honen enbaxadoreak izaiteko ere.

ERROBI-KANTA Euskal eta bestaren izaitearen defendatzaile sutsua da. Adi egoiten da arlo horretan izan ditaizkeen bilakaera berritzaile guziekin. Ekitaldi guztietan parte hartzen du, bere hirian zein kanpoan.

Gure lokala

1983an, Baiona ttipi erdian, Baiones gazte batzuk Sokagileen karrikako 30az jabetzen ziren eta famatua bilakarazi dute. Geroztik eta azken 40 urtetan, Baionako bizi kulturala eta bestaren leku garrantzitsu bat da.

Gure Peña “Baiona herrikoiaren” elgarretaratze handi guzien lekukoa da. Lokala bat baino gehiago, bizi molde bat da ! Gizonezkoen abesbatza bertan elkartzen da asteartero lan saio intentsibo batzuentzat. Ondotik, egiazko laguntasunez beteriko trukatze momentu atseginak badira.

Denboraz haratago, ERROBI-KANTAk bere murruetan atxikitzen du kantuaren zerbitzuko den laguntasun izpiritu bat, euskal kulturari ekarria zaion atxikimenduaren lekuko dena.

Helbide bat baino gehiago, Sokagileen karrikako 30a lan, transmisio eta trukatzeko egiazko leku bat da.